
Antolatzailea(k): Muskizko Udala.
Euskaraldia (www.euskaraldia.eus) eta Euskararen Astea Muskizen antolatzeko herritar eta elkarteekin bilduko da Euskara Zerbitzua.
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, eta 2020ko edizioan azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da, Muskizen eta beste hamaika herritan.
2018ko edizioan frogatu ahal izan zen moduan, uste baino pertsona gehiagorekin, gehiagotan eta gehiago egin daiteke euskaraz, eta ekimen erraldoi honen bitartez eguneroko inertziak apurtzea da helburua.
Euskaraldia ekimena abian da dagoeneko eta Muskizko 23 entitatek izena eman dute. Entitateek urriaren 5era arte eman ahalko dute izena. Entitateek izena emateko URLa:
https://ariguneak.euskaraldia.eus/
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean ahobizi eta belarriprest modura parte hartzeko herritarren izen ematea ere zabalik dago jadanik. Herritarrek izena emateko URLA:
https://izenematea.euskaraldia.eus/

Batzarra indarrean dauden segurtasun neurri guztiak betez egingo da. Bertaratzen direnek maskara ondo jarrita izan beharko dute uneoro, pertsonen arteko distantzia 2 metrokoa izango da eta sarrera-irteeretan gel hidroalkoholikoa egongo da.


