
Antolatzailea(k): Muskizko Udala.
Euskaraldia (www.euskaraldia.eus) eta Euskararen Astea Muskizen antolatzeko herritar eta elkarteekin bilduko da Euskara Zerbitzua.
2020ko Euskaraldia abian da dagoeneko. Orotara, Muskizko 25 entitatek izena eman dute eta herritarrek izena emateko epea irekita dago jadanik.
2020ko Euskaraldian hiru izen-emate egongo dira guztira:
- herrien izen-ematea
- entitateen izen-ematea
- herritarren izen-ematea
Batzarra indarrean dauden segurtasun neurri guztiak betez egingo da. Bertaratzen direnek maskara ondo jarrita izan beharko dute uneoro, pertsonen arteko distantzia 2 metrokoa izango da eta sarrera-irteeretan gel hidroalkoholikoa egongo da.

