
Antolatzailea(k): Muskizko Udala.
Euskaraldia (www.euskaraldia.eus) eta Euskararen Astea Muskizen antolatzeko herritar eta elkarteekin bilduko da Euskara Zerbitzua.
Batzarra indarrean dauden segurtasun neurri guztiak betez egingo da. Bertaratzen direnek maskara ondo jarrita izan beharko dute uneoro, pertsonen arteko distantzia 2 metrokoa izango da eta sarrera-irteeretan gel hidroalkoholikoa egongo da.
Euskaraldia ekimena jada abian da dagoeneko eta Muskizko 14 entitatek jadanik izena eman dute.
Herritarren izen ematea, berriz, irailaren 24an irekiko da.

