
EIDABE antzerki taldearen MARI ETA GAILETA FABRIKA antzezlana eskainiko da. Berdintasun Sailarekin batera, Muskizko hezkuntza zentroetako ikasleentzako bi saio eskainiko dira, Muskizko Meatzari Aretoan.
Galder Perezek idatzitako lan hau Bilbon kokatuta dago, zehazki, Zorrozaurreko fabrika batean, eta greba egiten duten emakume langile baten istorioa jorratzen du, modu horretan parekidetasuna hizpide izanik langile horiek omenduz.