
Antolatzailea(k): Meatzaldeko Berbalagun.
Etxealdia medio, hainbat eta hainbat jarduera online bideratzen ari dira, eta kasu honetan, Meatzaldeko Berbalagun egitasmoaren barruan, Tele Mintzodromo bat egingo da, meatzaldean.
Oraingoan, beraz, parte-hartzaileak mahai baten bueltan elkartu ordez, euren etxetik arituko dira; baina elkarrekin, elkarri entzunez eta elkarri erantzunez, dinamizatzaileek planteatuko dituzten gaiei buruz.
Parte hartzeko nahikoa da telefonoa edo ordenagailua eta Interneterako konexioa izatea. Izena emateko eta edozein zalantza argitzeko: 607 678 075 edo sue.k1653771181ea@ae1653771181dlazt1653771181aem1653771181
https://meatzaldea.blogspot.com/
Etxealdian ere euskaraz! Animatu eta parte hartu!