
Antolatzailea(k): Muskizko Udala eta Bizkaiko Bertsozale Elkartea.
Urtero bezala, aurten ere Muskizko Ikastolako eta Cantarrana Eskolako LH 5eko eta LH 6ko ikasleek Muskizko Bertso Topaketak antolatu dituzte. Ikasturtean zehar Gu ere bertsotan egitasmoaren barruan ikasitako guztia partekatzea da ekitaldi honen helburua. Topaketa hauek Muskizko Meatzari Aretoan egin ohi dira; aurten, baina, koronabirusak eragindako osasun alarma tarteko, Internet bidez eramango dira aurrera.
Muskizko Ikastolako eta Cantarrana Eskolako ikasleekin batera Mikel Inuntziaga musikaria eta Arkaitz Estiballes eta Asier Alcedo bertsolariak arituko dira kantuan. Ekitaldia aurkezteko lanetan, berriz, Idoia Anzorandia eta Josu Landeta arituko dira, Muskizko Gu ere bertsotan egitasmoko irakasleak.