
Euskararen erabilera sustatzeko, ikasturtean zehar, hainbat eta hainbat egitasmo lantzen ditu Euskara Zerbitzuak Muskizko hezkuntza zentroekin batera: Idazleen Solasaldiak, Gu ere bertsotan programa, Patioko Dinamizazioa, Antzerkia, Euskararen Astea, Korrika ….
Egitasmo horiek guztiak koordinatzeko eta Muskizko hezkuntza zentroetako premiei erantzuna emateko, ikasturtean zehar, hainbat bilera egiten dira Muskizko Kultur Etxean, eta batzar horietan Muskizko hezkuntza zentro guztietako Ordezkariak, Eskualdeko Hizkuntza Normalkuntzako Aholkularia eta Euskara Teknikaria elkartzen dira.