
Antolatzailea(k): Muskizko Udala.
Aurten ere, Muskizko jaietako egitarauren barruan, punta-puntako bertso ikuskizun bat eskainiko da.
Emanaldi berezi honetan, Igor Elortza eta Maialen Lujanbio bertsolariek Idoia Anzorandia Muskizko bertso irakasleak ipintzen dizkien gaiei erantzungo diete, umorez eta irudimenez.
Bertso saioan hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste, bizi dugun ezohiko egoera, aurtengo San Juan gau berezia, La Arena hondartza eta Muskizko paella lehiaketa tradizionala. Bukaera aldera, pasapalabara jolas ezagunean aritzeko parada ere izango dute bertsolariek.
Bertsozale Elkarteko Villabonako egoitzan grabatutako bertso-saio hau ekainaren 24an eskainiko da, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Muskizko Jaiak 2020ko Facebook eta Instagram kontuetan eta www.bertsoa.eus bertso atarian.
Gozatu bertsoez!