
Antolatzailea(k): Muskizko Udala.
Uztailean, hiru Surf eta Skate ikastaro antolatuko dira, 8 eta 16 urte arteko gazteentzat.
- Lehenengo ikastaroa, uztailaren 6tik 11ra, 12:00etatik 14:00etara
- Bigarren ikastaroa, uztailaren 13tik 18ra, 17:00etatik 19:00etara
- Hirugarren ikastaroa, uztailaren 20tik 25era, 12:00etatik 14:00etara
Muskizen erroldatutakoek lehentasuna izango dute ikastaro hauetan parte hartzeko, eta lekuak izena emateko ordenaren arabera banatuko dira.
Izena emateko epea: ekainaren 16tik uztailaren 1era
Ikastaro bakoitzeko prezioa 35 eurokoa da, eta nahi izanez gero eta lekurik egonez gero, bi ikastaroak egin daitezke.
Honako hauek dira ikastaroetan parte hartzeko baldintzak: 8 eta 16 urte artean izatea, igeri egiten jakitea eta euskaraz jakitea.
Izena emateko:
- moc.z1614681750iksum1614681750@arak1614681750sue1614681750
- 94.670.70.75