
Antolatzailea(k): Muskizko Udala.
Eskuak ondo garbitzea hain garrantzitsua den sasoi honetan, etxeko xaboi-pastilla zatiak birziklatuz xaboia egiten ikasteko tailer hau aurkezten dizuegu.
Tailer hau familian egiteko aproposa da, eta edozein etxetan dauden produktu eta objektuekin egin daiteke (xaboi pastilla zatiak, ura, labea edo mikrouhin labea…)
Birziklatu xaboi-pastilla zati txikiak eta sortu zuen gustuko xaboia!