
Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea bideratzeko oinarrizko egiturak dira euskaltegiak eta Muskizen bertan bi euskaltegi daude: Muskizko Udal Euskaltegia eta Muskizko AEK.
2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea irekita dago jada, irailaren 25era arte.
Hurrengo ikasturtean B1, B2 eta C1 mailako ikastaroak egin ahalko dira Muskizen, urritik aurrera, eta ikastaroak goizez edo arratsaldez egin ahalko dira.
Euskara klaseez gain, ikasturtean zehar, hainbat ekintza antolatzen dira herrian Muskizko ikasleentzat, besteak beste, ikastaroak (dantza ikastaroa, yoga ikastaroa..), tailerrak (masaje tailerra, barreterapia tailerra…) eta Mintzodromoak. Ekintza hauek etengabe moldatuko dira koronabirusaren garapenaren arabera, eta egoeraren arabera, online edo talde txikietan bideratuko dira.
Euskara ikastaroetara joaten diren muskiztarrek eskura dituzte Udaleko dirulaguntza, Aldundiko dirulaguntza eta Jaurlaritzako dirulaguntza. Informazio gehiago Euskara Zerbitzuan (94.670.70.75), Muskizko Udal Euskaltegian (94.670.64.11) edo Muskizko AEKn (607.593.963)
MUSKIZKO EUSKALTEGI HOMOLOGATUAK:
Euskaltegia | Telefonoa | Helbide elektronikoa | Helbidea |
Muskizko Udal Euskaltegia | 94.670.64.11 | ten.e1653765209uziks1653765209um@ka1653765209elsak1653765209ari1653765209 | Cendeja 29 (Kultur Etxea) |
Muskizko AEK | 607.593.963 | sue.k1653765209ea@zi1653765209ksum1653765209 | Sobalbadun 10 |





