
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.
2018an egin zen lehenengo edizioa eta orduan norbanakoengan jarri zen fokua. Hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin milaka herritarrek hartu zuten parte ahobizi eta belarriprest gisara.
2020ko bigarren edizio honetan, berriz, bi parte hartzaile mota izango dira:
HERRITARRAK
Gutxienez euskara ulertzen duten 16 urtetik gorako norbanakoak. Ahobizi edo belarriprest modura hartu ahalko dute parte, 2018an bezala.

ENTITATEAK
Mota guztietako entitateek hartu ahalko dute parte (dendek, kirol eta kultur elkarteek, gizarte eragileek, enpresek…), ariguneren bat baldin badute. Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateek herritarrekin dituzten harremanetan. Talde hauetako kideek ahobizi edo belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan (azaroaren 20tik abenduaren 4ra), baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan.
Denda, elkarte, enpresa edo mota bateko edo besteko entitate bateko kidea bazara eta Euskaraldian izena eman nahi baduzu edo informazio gehiago jaso, bide hauetako edozein erabil dezakezu:
-posta elektronikoz: moc.z1653765517iksum1653765517@arak1653765517sue1653765517
-telefonoz: 94.670.70.75 (goizez, astelehenetik ostiralera, 08:30-15:00; arratsaldez, irailaren 21ean eta irailaren 23an, 17:00-19:00)
-aurrez aurre: Kultur Etxera hurbilduta (goizez, astelehenetik ostiralera, 08:30-15:00; arratsaldez, irailaren 21ean eta irailaren 23an, 17:00-19:00)
(entitateek izena emateko azken eguna: irailak 27)
