
Urtero bezalaxe, Gabonen atarian, udalerriko hezkuntza zentroko ikasleentzako Gabonetako Gutun eta Postal Lehiaketa antolatu du Muskizko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Aurten, Covid 19-aren eraginez, ospakizun oro desberdina izango bada ere, segurtasun neurriak betez ekintza hau aurrera ateratzea erabaki du Euskara Zerbitzuak, eskola umeek gutun eta postaletan euren desioak azal ditzaten. Muskiz BHIko, Somorrostroko, Ikastolako eta Cantarrana Eskolako ikasleek hartu dute parte, eta urtarrilean, geletara itzultzen direnean, euren adinerako aproposa den euskarazko liburu bana eskuratuko dute irabazleek.
Dagoeneko 2020ko Muskizko Gabonetako Postal Lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte irakasleek.
Cantarrana Eskola:
- Vera Morales
- Iara Muro
- Maddi Arrizabalaga
- Peio Gomez
- Haizea del Olmo
- Gorka Puente
Muskizko Ikastola:
- Maider Diego
- Udara Perez
- Maddi Alkonada
- Izaro Ainize
- Izaro (3B)
- Oier Liñera
Muskiz BHI:
- Sandra Rodriguez
- Alen Loidi
- Uxue Silva
- Julene Briones
- Yeray Lago
- Erik Morales
Somorrostro Irakasgunea:
- Aimar Liaño
- Arrate Mendez
- Beñat Mateo
- Enaitz Estebanez
- Lucia Lopez
- Mikel Sanz











