
Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, alegia, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, euskarazko idazleen lan batzuk irakurri eta online zabalduko dira, horrela, sarean euskararen presentzia handitzeko.
Bideoak Euskara Zerbitzuko eta Udaleko sare sozialetara igoko dira.
Irakurketa hauetan Muskizko hezkuntza zentro guztiek, udal langileek, euskaltegiek eta herriko hainbat kultur eta kirol elkartek hartu dute parte.
Eskerrik asko modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi!

