Muskizen 2008. urtean abiarazi zen GU ERE BERTSOTAN proiektua, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen, Muskizko hezkuntza zentroen eta Muskizko Udalaren artean. Gaur egun, Muskizko 2 hezkuntza zentrok hartzen dute parte: Cantarrana Eskola (LH 5 eta LH 6) eta Muskizko Ikastola (LH 5 eta LH 6). Talde bakoitzari ordu bateko klase bat eskaintzen zaio astero.
Honako hauek dira proiektuaren helburu nagusiak:
- Bertsolaritza ezagutzera ematea
- Euskararekiko jarrera positiboa lantzea
- Komunikatzeko gaitasuna garatzea
- Jende aurrean hitz egiteko oinarrizko betekizunak ezagutu eta baliatzea
- Talde harreman onak sustatzea
Ikasturte amaieran, BERTSO TOPAKETAK egiten dira, Muskizko Meatzari Aretoan, eta topaketa hauetan urtean zehar ikasitakoa erakutsi, euskarazko abesti ezagunak kantatu eta bi bertsolari gazteren bat-bateko saioaz gozatzen dute Muskizko ikasleek.
