Muskizko Ikastolan, Muskizko Cantarrana Eskolan eta Muskiz BHI hezkuntza zentroan dinamizazio saioak eskaintzen zaizkie ikasleei. Muskizko Ikastolan eta Cantarranan jantokiko orduan egiten da; Muskiz BHI zentroan, berriz, goizeko atsedenaldian. Esparru informalean euskararen erabilera handitzea da egitasmo honen helburu nagusia.

Ikasturte hasieran, egutegia, ordutegia eta taldeetako partaide kopurua adosten dituzte begiraleek, hezkuntza zentroetako patioetako arduradunek eta Euskara Zerbitzuak; eta ikasturtea hasitakoan, jolasak, tailerrak eta mota bateko eta besteko saioak eskaintzen hasten dira begiraleak.
Ebaluazioari dagokionez, hilero-hilero, patioko begiraleak eta Euskara Zerbitzuko ordezkaria harremanetan jartzen dira (telefonoz, posta elektronikoz edo bilera bat adostuz), egitasmoaren jarraipena egiteko eta egin beharreko moldaketak bideratzeko (saioen edukia, jolas edo jarduera motak …).