
Muskizko Berdintasun Sailak eta Euskara Zerbitzuak, BERDINTASUNA eta EUSKARA sustatzeko helburuaren barruan, bi emanaldi antolatu dituzte 2020ko martxorako: Mari eta gaileta fabrika haurrentzako antzezlana eta Erradikalak ginen bertso-bakarrizketa.
EIDABE antzerki taldearen eskutik, Muskizko Ikastolako, Cantarranako, Muskiz BHIko eta Somorrostro Irakasguneko ikasleek Mari eta gaileta fabrika antzezlanaz gozatu ahalko dute, martxoaren 16an, Muskizko Meatzari Aretoan. Orotara, bi saio eskainiko dira, 09:50ean eta 11:40ean, eta hezkuntza zentro hauetako LH 4ko, LH5eko, LH 6ko eta DBH 1eko ikasleentzat. Antzezlan honek Berdintasuna lantzen du, eta gaur egungo emakumeei bidea erraztu dieten emakume langileekiko omenaldia da.
Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalaria Muskizko M Aretoan izango dira, martxoaren 26an, arratsaldeko 18:30etik aurrera, eta ERRADIKALAK GINEN emanaldia eskainiko dute. Beste behin ere, pasioz, kortseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, beldurraz, biolentziaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez eta beste hainbat gaiz kantatu eta kontatuko dute Beatriz Egizabalek eta Ane Labakak.
Informazio gehiagorako:
– http://eidabe.com/lang/eu/espectaculos-euskera/mari-eta-gaileta-fabrika-2/