
Berriz ere abian da Meatzaldeko Berbalagun egitasmoa, 12. edizioa izango da aurtengoa. Meatzalde osoan 15 talde daude aktibatuta eta 75 lagunek eman dute izena. Hurrengo egun eta asteetan parte-hartzaile kopurua handitzea da erronka.
Jendeak zergatik ematen du izena Berbalagunen? Izena ematen dutenek bi helburu nagusi dituzte: batzuk euskara-maila hobetzeko etortzen dira; beste batzuk, lagun berriak egiteko. Berbalagunen bi helburu horiek uztartzen dira, herritar guztiek har dezakete parte eta dohainik da.
Parte-hartzaileen zaletasunak kontuan hartuz ekintzak antolatzen dira: tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak, lehiaketak, mintzodromoak …
Arestian aipatu bezala, zeharo dohainik da, eta informazio gehiago nahi dutenek edo izena eman nahi dutenek Euskara Zerbitzura edo Meatzaldeko Berbalagunera (607 678 075) jo dezakete.