
Muskizko euskaldunen arteko harreman sareak sortu eta elikatzea da Muskizko Berbalagun egitasmoaren helburua. Berbalagunak taldeka elkartu eta euskara praktikatzen dute, zerbait hartzen duten bitartean edo mota bateko edo besteko zaletasun bat praktikatzen duten bitartean.
Berbataldeak sortzerakoan eta mota bateko eta besteko ekintzak antolatzerakoan indarrean dauden osasun neurri guztiak beteko dira, eta dagoeneko hurrengo aste eta hilabeteetako jarduera eskaintza prestatzeari ekin zaio.
Berbalagun egitasmoari buruzko informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko:
- Meatzaldeko Berbalagun: 607.678.075; sue.k1653765557ea@ae1653765557dlazt1653765557aem1653765557
- Muskizko Euskara Zerbitzua: 94.670.70.75; moc.z1653765557iksum1653765557@arak1653765557sue1653765557
- Muskizko Udal Euskaltegia: 94.670.64.11; ten.e1653765557uziks1653765557um@ka1653765557elsak1653765557ari1653765557
- Muskizko AEK: 94.670.77.74; sue.k1653765557ea@zi1653765557ksum1653765557
Berbalagun egitasmoa GUZTIZ DOAKOA da eta euskaraz dakiten herritar guztiek har dezakete parte. Berbalagun egitasmoaren barruko jardueretan parte hartzeko ez da ezinbestekoa Berbalagun talde batean egotea, hau da, edozein herritarrek har dezake parte, adibidez, Mintzodromoan edo Gurasolaguneko tailerretan.

