
Ekimen hau Euskara Zerbitzuak bideratu du; egutegietako bat Muskizko Ikastola eta Cantarrana hezkuntza zentroekin batera argitaratu da; bigarrena, berriz, Berdintasun Sailarekin eta Udal Liburutegiarekin batera, emakumeen ekarpenak eta bertsoak ezagutzera emateko
Euskara Zerbitzuaren bidez, Muskizko Udalak bi egutegi argitaratu ditu: egutegietako bat Cantarranarekin eta Ikastolarekin batera editatu da; bigarrena, emakume bertsolariei buruzkoa, beste sail batzuekin elkarlanean, zehazki, Udal Liburutegiarekin eta Berdintasun Sailarekin lankidetzan. Egutegi hauek dagoeneko auzotarren eskura daude Muskizko Udaleko hainbat bilgunetan, adibidez, Gaztegunean, Euskaltegian edo kiroldegian.
Ildo beretik, egutegietako bat Ikastolako eta Cantarranako ikasleek egin dute, hain justu ere, irudien bitartez euskararekin lotutako jarduerak adierazteko. Hezkuntza zentro bakoitzak, orotara, sei eredu hautatu ditu DIN A3 neurriko eta poltsikoko egutegiak sortzeko.
Emakume bertsolarien kasuan, historian zehar andreek bertsolaritzari egindako ekarpenak eta bertso mundua bera ikusaraztea izan da helburu nagusia. Egutegi hauetan Cantarranako eta Ikastolako ikasleen bertso batzuk jaso dira, eta Nuria Cortada Ibáñez bertsolari muskiztarrak ere parte hartu du.


