Muskizko Udal Administrazioan eta Muskizen Euskararen normalizazioan aurrera egitea da Muskizko Udaleko Euskara Zerbitzuaren helburua nagusia, eta helburu hori lortzeko asmoz, sei eremutan lan egiten da: administrazioa, transmisioa, irakaskuntza, euskalduntzea, aisialdia / kirola eta sentsibilizazioa / motibazioa.
Muskizko Euskara Zerbitzuak Muskizko Eskola Batzordea kudeatzen du, eta bertan Muskizko hezkuntza zentro guztietako ordezkariak eta Euskara Teknikaria elkartzen dira, hezkuntza zentroetan euskara indartzeko programak kudeatzeko (Idazleen Hitzaldiak, Gu Ere Bertsotan egitasmoa, Patioko Dinamizazioa …), eta euskararekin eta euskal kulturarekin zerikusia duten ospakizunak batera antolatzeko (Korrika, Agate Deuna, Euskararen Astea …)
Era berean, herrian euskaraz bizitzeko aukerak hedatu eta aberasteko asmoz, urtean zehar, kirol ikastaroak, antzezlanak, zinea, literatura lehiaketak eta mota bateko eta besteko tailer desberdin ugari eskaintzen dira.
Muskizko Udaleko Euskara Zerbitzuak Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoa eskaintzen die herritar guztiei. Berbalagun edo Gurasolagunak taldeetan elkartzen dira zaletasun desberdinen inguruan, eta dinamizatzaileak taldeak girotu, motibatu eta ekintzak antolatzen ditu (Mintzodromoak, tailerrak, txangoak…). Nahi duten herritar guztiek har dezakete parte eta zeharo dohainik da.
Euskara Zerbitzuak hiru dirulaguntza banatzen ditu: herritarrek euskara ikasteko dirulaguntzak, Udal langileek euskara ikasteko dirulaguntzak eta ostalaritzan eta saltokietan euskarazko errotuluak ipintzeko dirulaguntzak.
Eusko Jaurlaritzan inskribatuta dauden Muskizko elkarte guztiei doako itzulpen eta hizkuntza aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie.
Harremana
Euskara Zinegotzia:
Idoia Inoriza Bustamante
Euskara Teknikaria:
Ion Barrocal Besga